Europako funtsak jasotzen dituen proiektu honen bigarren edizioa 146 ikastetxetan egiten da, eta 30 kirolarik parte hartzen dute
Nafarroako Kirolaren Institutuak kirolean emakumearen papera indartzen jarraitzen du, “Emakume kirolarien hitzaldiak ikastetxeetan” ekimenaren bidez. 2023an 30 emakume kirolarik parte hartuko dute ekimen horretan, eta 146 ikastetxetan emango dute beren bizipenen berri, emakumeen kirol-jarduera hezkuntza-etapatik sustatzeko eta sendotzeko.