Batzordeak kanpaina eleaniztun bat abiarazi du –ReSet The Trend-, Europako herritarrak moda azkarraren aurkako borrokan inplikatzeko eta iritzi publikoa sentsibilizatzeko ehungintza jasangarri eta zirkular baterako EBren estrategiari buruz.
#ReFashionNow lelopean, ehungintzaren sektorearen eraldaketak ingurumen-, gizarte-, ekonomia- eta osasun-onurei buruz eta moda jasangarriak enpresei zein kontsumitzaileei irekitzen dizkien aukerei buruz kontzientziatzen saiatzen da kanpaina. Gazteen Europako Urtearen arrakasta aprobetxatuz, kanpainak Europako gazteak ahaldundu nahi ditu, jarraitu beharreko eredu bihur daitezen eta moda azkarrak modan egoteari utz diezaion.