Europako Batzordeak Espainiak 6.000 milioi euro (aurrefinantzaketaren zenbateko garbia) ordaintzeko eskaeraren aurretiazko ebaluazio positiboa onartu du gaur, NextGenerationEUren tresna nagusia den Suspertze eta Erresilientzia Mekanismoaren (SEM) kargurako dirulaguntzetan.
Europako Batzordeak Ekonomia eta Finantza Batzordeari bidali dio orain ordainketa horretarako eskatutako mugarriak eta helburuak Espainiak zenbateraino bete dituen jakiteko aurretiazko ebaluazio positiboa, eta irizpena eskatu dio. Ekonomia eta Finantza Batzordearen irizpena, gehienez ere lau asteko epean eman behar dena, kontuan hartu behar da Batzordearen ebaluazioan. Ekonomia eta Finantza Batzordearen irizpenaren ondoren, Europako Batzordeak finantza-ekarpena ordaintzeari buruzko azken erabakia hartuko du, azterketa-prozeduraren arabera, komitologia-batzordearen prozedura baten bidez. Europako Batzordeak Erabakia hartu ondoren, Espainiari ordaintzen ahalko zaio zenbatekoa.