Nafarroako Berrikuntza Digitalaren Poloa, Europa Digitala programaren esparruan, Europako Batzordeak hautatu du European Digital Innovation Hubs (EDIH) sarearen lehen kide izateko.
Horri esker, IRISek eraldaketa digitalaren katalizatzaile gisa jardun dezake, eta Adimen Artifizialean, Superkonputazioan eta Doitasunezko Medikuntza Pertsonalizatuan espezializatutako zerbitzuak eskaintzen ahal dizkie enpresei eta erakunde publikoei, bai eskualde mailan, bai maila nazionalean, bai Europa mailan.
Bihar, otsailak 22, 11: 00etan, IRIS European Digital Innovation Hub-ek ETEentzat eskaintzen dituen zerbitzuak aurkeztuko dira Baluarten.
IRIS EDIHek balio handiko azpiegiturak, aholkularitza, prestakuntza, espazioak eta zerbitzuak eskaintzen ditu, ETEen, administrazioaren eta gizartearen berrikuntza eta digitalizazioa errazteko.
Ezagutu gertaeraren xehetasun guztiak