2022ko Desinformazioari buruzko Praktiken Kodea sinatu dutenek, horien artean lineako plataforma nagusiak (Google, Meta, Microsoft, TikTok, Twitter), aste honetan jarri dute abian Gardentasun Zentro berria, eta lehen aldiz argitaratu dituzte Kodearen konpromisoak praktikan jartzeko moduari buruzko erreferentziazko txostenak.

Gardentasun-zentro berriak bermatuko du sinatzaileek desinformazioaren aurka borrokatzeko eta Kodearen arabera hartutako konpromisoak betetzeko egiten dituzten ahaleginak ikusgai egonen direla eta horien kontuak emanen dituztela. Izan ere, biltegi bakarra izanen du, eta, bertan, EBko herritarrek, ikertzaileek eta GKEek online informazioa eskuratzen eta deskargatzen ahalko dute.

Gehiago irakurri