Martxoaren 1etik aurrera, 650.000 profesional inguruk aurkez dezakete eskabide bakarra, Nekazaritza Politika Erkidearen (NPE) 2023ko laguntzak jasotzeko; guztira, 4.875 milioi euro banatuko dira.
Laguntza horiek 2023-2027ko NPEren plan estrategiko nazionala aplikatzen den lehenengo kanpainari dagozkio, eta aurrerakin gisa ordainduko dira urriaren 16tik aurrera, eta saldoa osatuko da 2023ko abenduaren 1etik aurrera.
Eskaerak aurkezteko 3 hilabeteko epea izanen da, hain zuzen ere maiatzaren 31ra arte, eta araudiaren arabera ez da epea luzatzerik izanen kanpaina honetarako. Epe hori bukatutakoan, interesdunek eskabidea aldatzeko aukera izanen dute ekainaren 1etik 15era, zehaztuta zein aldaketa egin dituzten beren ereintza planetan. Betiere, administrazio kontrolek eta monitorizazioaren bidezkoek informazio okerren bat antzematen badute, interesdunek eskabideak zuzentzeko aukera izanen dute abuztuaren 31ra arte, inolako zigorrik jaso gabe.