Ekitaldian izena emateko epea igaro bada ere, oraindik aukera duzu Instagrameko lehiaketan parte hartzeko, eta Estrasburgorako bidaia irabazi eta gonbidapen bereziarekin ekitaldira joateko.
Lehiaketa irekita egonen da apirilaren 23ko eguerdira arte. Martxoaren 19tik hasita igandero irabazle bat iragarriko da, guztira 6 irabazle izan arte.
Sariaren barnean sartzen dira Estrasburgorako bidaia eta hango ostatua. Irabazlearen argazkia ikusgai jarriko da Parlamentuan, erakusketa batean.