Ingurune digital seguruagoa eta bidezkoagoa sortzeko, Europako Parlamentuak Zerbitzu Digitalen Legea (DSA) eta Merkatu Digitalen Legea onetsi zituen 2022an.

2023ko otsailean, Parlamentuak lineako eta lineaz kanpoko gehiegizko publizitate politikoa prebenitzeko arau proposamen bat babestu zuen. Parlamentuko negoziatzaileen helburua da EBko herrialdeekin arau horiei buruzko akordioa lortzea, Europako 2024ko hauteskundeetan aplikatu ahal izan dadin. Bozketaren aurreko osoko bilkuran, Renew alderdiko Sandro Gozi eurodiputatu frantsesak, Parlamentuko  proposamenaren arduraduna denak, honako hau esan zuen: “Gardentasun handiagoa nahi dugu; desinformazioaren eta atzerriko interferentziaren aurkako babes hobea nahi dugu; publizitate politikoen benetako merkatu bakarra nahi dugu”.

Argibide gehiago honi buruz: Zer dakarte berekin publizitate politikoari buruzko arau berriek eta zer defendatzen du Europako Parlamentuak?.