Foru Gobernuak, Nafarroako Unibertsitateak eta Europako Komisioak EBk aurreikusitako neurri nagusiak aurkeztu dituzte unibertsitatean egindako jardunaldian
Ana Ollo, Herritarrekiko Harremanetarako kontseilariak, erakundeen eta herritarren arteko elkarlana defendatu du Europako Itun Berdearen inguruan Nafarroako Unibertsitatean ospatu den jardunaldian. Ekitaldia Europako Komisioak, Foru Gobernuak, Europe Direct zentroaren bitartez, eta Nafarroako Unibertsitateak antolatu dute. Topaketan, itunaren ezaugarri eta neurri nagusiak azaldu dira, Sergio Pérez, Kanpo Ekintzarako zuzendari nagusiak Foru Gobernuak izandako bilakaeraren berri eman du. Gainera, hiru taldeetan banaturik parte hartzaileek hainbat gai jorratu dituzte: kontsumo jasangarria, industria, ekonomia zirkularra zein biodibertsitatea.