Europako Batzordeak eta Erresuma Batuko Gobernuak Windsor Esparruari buruzko hasierako akordio politikoa adostu dute gaur. Akordioan baterako hainbat irtenbide daude; horien bidez, behin betiko aurre egin nahi zaie Ipar Irlandako herritarrek eta enpresek dituzten erronka praktikoei, eta herritar eta enpresa horiei ziurtasun eta aurreikusgarritasun iraunkorrak eman.
Baterako irtenbideek honako alor hauek hartzen dituzte, besteak beste: aduanei buruzko akordio berriak, nekazaritzako elikagaiak, sendagaiak, BEZa eta zerga bereziak; gainera, zenbait tresna berezi eratuko dira, Ipar Irlandako herritarren ahotsa hobeto entzun dadin, herrialde horretako komunitateentzat oso garrantzitsuak diren gaietan. Erabaki berri horien oinarrian babes sendoak daude, EBko merkatu bakarraren osotasuna bermatu ahal izateko. Ipar Irlandak berariazko sarbidea du merkatu horretara.