Cigudosa kontseilariak Nafarroak partzuergo horren barruan dituen indarguneak eta konpromisoa nabarmendu ditu; partzuergoan, mugaz gaindiko eskualde menditsuetako 250.000 ikasle baino gehiago egonen dira.
Gainera, kontseilariak bere hitzaldia aprobetxatu du, Nafarroak eta NUPek partzuergo horri emanen dizkioten indarguneak balioesteko. “NUPek badu plan estrategiko bat, Nafarroako Gobernuaren planteamenduekin guztiz bat datorrena eta Espezializazio Adimentsuaren Estrategian (S4) jasota dagoena”.