Aste honen hasieran Turkian eta Sirian izandako lurrikara ugarien ondoren, Europar Batasunak larrialdiko laguntza gehigarria emanen die bi herrialdeei, 6,5 milioi eurokoa, Babes Zibileko EBko Mekanismoaren eta larrialdiko laguntza humanitarioaren bidez. EBren bilaketa- eta salbamendu-eragiketa handienetako bat da, eta Babes Zibileko EBko Mekanismoaren bidez gauzatuko da.
Gaur, Janez Lenarčič Krisien Kudeaketarako komisarioak Turkian kaltetutako eremuak bisitatuko ditu, EBren erantzunaren koordinazioaren esparruan.