Amaiera saioa 2023ko otsailaren 10etik 12ra eginen da, Bruselan. Bertan, eztabaiden ondorioak eta gomendioak aurkeztuko zaizkio Europako Batzordeari, EBn elikagaien galera murrizteko helburuak ezartzeko lege-proposamenarekin batera doan paketean sar ditzan.
Osoko bilkurak zuzenean emanen dira, herritarren parte-hartzerako webgunearen bidez. Panelaren ondorioz, herritarrek proposamen batzuk egin dituzte; proposamen horiek Batzordeak elikagaiak alferrik galtzeari buruz egiten duen lana babestuko dute, EBn juridikoki lotesleak diren murrizketa-helburuak ezartzeko lege-proposamena barne. Proposamen hori uda amaieran aurkeztuko da. EBko estatu kideei etorkizuneko helburuak lortzen laguntzeko orientabide gisa ere balioko dute.