Europako Batzordeak gaur iragarri du 10 proiektu pilotu babestuko dituela, trenbide-zerbitzu berriak ezartzeko edo lehendik daudenak hobetzeko. Oro har, proiektu horiek mugaz gaindiko trenbide-konexioak hobetuko dituzte EB osoan, azkarragoak, sarriagoak eta eskuragarriagoak iozan daitezen.
Hautatutako proiektuek trenbide-konexio berriak ahalbidetuko dituzte Europako hiri handien artean, hala nola Paris, Amsterdam, Bartzelona, Munich, Milan edo Erroma. Gainera, aurreikusi da horietako batzuk uda baino lehen egonen direla martxan.