Fernando Grande-Marlaska Espainiako Barne ministroak Babes Zibileko Merezimenduaren domina eman dio gaur goizean Babes Zibileko Europako Mekanismoaren Larrialdietarako Koordinazio eta Arreta Zentroari. Janez Lenarčič Krisien Kudeaketarako komisario europarra saria emateko ekitaldian egon da; bereizgarri gorridun urrezko kategorian eman da sari hori.
Grande-Marlaskarekin izandako aldebiko bileran, komisarioak hainbat gai jorratu ditu, hala nola Europar Batasunak Ukrainako krisiari eta Turkian eta Sirian izandako lurrikarei emandako erantzuna, baso-suteen hurrengo kanpaina prestatzea edo EBko Kontseiluaren Espainiaren 2023ko bigarren seihilekoko presidentetzaren lehentasunak.