Batzordeak energia-iturri berriztagarriei buruzko zuzentarauan eskatzen diren bi egintza eskuordetu onartu ditu gaur. Horietan, arau zehatzak proposatzen dira EBn hidrogeno berriztagarria zer den definitzeko.

Egintza horiek hidrogenoarentzako EBren esparru arautzaile zabal baten parte dira. Esparru horrek energia-azpiegituretako inbertsioak eta estatu-laguntzei buruzko arauak biltzen ditu, bai eta hidrogeno berriztagarrirako legegintza-helburuak ere industriaren eta garraioaren sektoreetan. Biologikoak ez diren erregai likido edo gaseoso berriztagarri guztiak elektrizitate berriztagarritik ekoizten direla bermatuko dute. Bi egintzak elkarri lotuta daude eta beharrezkoak dira erregaiak zenbatu ahal izateko, estatu kideek energia berriztagarrien arloan duten helburuaren ondorioetarako. Arau-segurtasuna emanen diete inbertitzaileei, EBk hamar milioi tona hidrogeno berriztagarriko barne-ekoizpena lortu nahi baitu, REPowerEU planarekin bat etorriz.

Gehiago irakurri