Errusiak Ukrainaren aurka eraso-gerra hasi eta ia urtebetera, EBko ekonomiak udazkenean aurreikusitakoa baino egoera hobea izan du 2023an. Neguko behin-behineko aurreikuspenen arabera, egoera hobetuko da eta urte honetarako hazkundea % 0,8 izanen da EBn eta % 0,9, berriz, eurogunean. Beraz, aurreikusi da bi eremu horiek urte aldaketarako aurreikusitako atzeraldi teknikotik kanpo geratzea ozta-ozta. Halaber, aurreikuspenen arabera, 2023ko eta 2024ko inflazioa pixka bat hobea izanen da.
2022ko lehen seihilekoan izandako hedapen handiaren ondoren, hazkunde-erritmoa murriztu egin zen hirugarren hiruhilekoan, baina aurreikusitakoa baino apur bat hobea izan zen. Ezohiko kontrako asaldurak gorabehera, EBko ekonomiak udazkeneko aurreikuspenetan iragarritako uzkurdura saihestu zuen laugarren hiruhilekoan. Oraingo kalkuluen arabera, 2022rako urteko hazkunde-tasa % 3,5 izanen da, bai EBn, bai eurogunean.