Nasuvinsa buru duen Eguralt programaren amaieran parte hartu du. Programa horrek Frantziako, Espainiako eta Portugalgo bazkideekin lan egin du zurezko altuera ertaineko eraikuntza jasangarrian irtenbide berritzaileak zabaltzen

Nafarroako Gobernuko lehendakariorde eta Etxebizitzako titular Jose Mari Aierdik nabarmendu duenez, “Nasuvinsa sozietate publikoak bere lizitazioetan eta kontratuetan balorazio-irizpideak sartzeko erabakia hartu du, egitura-funtzioak dituen zuraren erabilera edo eraikuntza industrializatua errazteko”. “Bi faktore horiek estuki lotuta daude, eta beste urrats bat dira eraikuntza jasangarriaren aldeko apustu publikoan”, gehitu du. Horren erreferentea Navarra Social Housing alokairuko etxebizitza publikoen foru plana eta haren neurri berritzaileak dira, hala nola eraginkortasun energetiko handiko estandarrak edo baso-biomasaz elikatutako berokuntza-galdarak.

Gehiago irakurri