Bere praktikak EBko Zuzenbidera egokitzen jarraitzeko, batez ere kontsumitzaileei gardentasunik eta informazio argirik ez emateari dagokionez, Googlek bere produktu eta zerbitzu batzuetan aldaketak egiteko konpromisoa hartu du.

Europako Batzordeak koordinatutako eta Herbeheretako Kontsumitzaile eta Merkatuen Agintaritzak eta Belgikako Ikuskapen Ekonomikoaren Zuzendaritza Nagusiak zuzendutako Kontsumitzaileak Babesteko Lankidetza Sarearekin (CPC) 2021ean hasitako elkarrizketa baten ondorioz, Googlek agintariek adierazitako arazoak konpontzea eta Google Store, Google Play Store, Google Hotels eta Google Flights-en aldaketak egitea adostu du, kontsumitzaileak babesteko helburuarekin, EBko arauak betetzen direla bermatze aldera.

Irakurri gehiago