Batzordeak «polinizatzaileen gaineko akordio berri bat» aurkeztu du gaur, Europako intsektu polinizatzaile basatien gainbehera kezkagarriari aurre egiteko; akordio hori polinizatzaileei buruzko EBren 2018ko ekimenaren berrikuspena da.

Herritarrak gero eta neurri irmo gehiago eskatzen ari dira intsektu polinizatzaileen galerari aurre egiteko; horren froga da Europan berriki sortutako «Salba ditzagun erleak eta nekazariak» ekimena. Ekimen berrituak ezartzen du zer neurri hartu behar dituzten EBk eta estatu kideek hemendik 2030era bitartean polinizatzaileen gainbeherari buelta emateko; izan ere, EBko erleen, tximeleten eta eulien hiru espezietik bat desagertzen ari da. Akordioak osatu egiten du Batzordeak natura berreskuratzeko lege bat prestatzeko 2022ko ekainean egin zuen proposamena, eta giltzarria da hemendik 2030era bitarteko Biodibertsitateari buruzko Estrategiarako eta Europako Itun Berderako.

Gehiago irakurri