Dagoeneko aplikagarriak dira droneendako berariazko aire-espazio bat ezartzen duten EBko arauak: U espazioa (U-space) izenez ezagutzen da, eta aukera ematen die operadoreei zerbitzu sorta zabalagoa eskaintzeko. Espazio horrek baldintza egokiak sortzen ditu bai droneek bai pilotudun aireontziek segurtasunez lan egin dezaten, eta sektoreari aukera emanen dio industriaren merkatua eta droneen zerbitzuak handitzen jarraitzeko.

Hurrengo urratsak izanen dira Europar Batasuneko estatuek beren U-space eremuak eta zerbitzu-hornitzaileak izendatzea, bai eta lan egitea informazioa trukatzen eta nabigazioaren errendimendu-arauetan ere. Aurrerapen teknologiko horiek pixkanaka lagunduko dute itsas azpiko aire-espazioa 2030ean erabat ezartzen, aurreikusten duen bezala Droneei buruzko 2.0 estrategiak.

Gehiago irakurri