Nafarroako Gobernuaren Migrazio Politiken Zuzendaritza Nagusiaren proiektua Europako hamar proiekturen 1. proiektu gisa aukeratu da, eta beste eskualde batzuetarako eredu eta inspirazio gisa balio beharko dute
Nafarroako Gobernuaren KIDEAK programa, Nafarroan familiaren laguntzarik ez duten 18 eta 23 urte bitarteko gazte migratzaileei arreta integrala ematen diena, Europar Batasunak aukeratu du jardunbide egokien adibide eta jarraitu beharreko eredu gisa, integrazioarekin lotutako premiei irtenbide jasangarriekin heltzeko prest dauden eskualdeko, nazioko eta tokiko beste administrazio batzuetan erreplika dadin.