Astearte goizean, Ulf Kristersson lehen ministro suediarrak Estrasburgon eztabaidatu zituen eurodiputatuekin Kontseiluaren Lehendakaritzan Suediak izanen dituen lehentasunak

Hitzaldian, Kristerssonek baieztatu zuen lehentasun nagusia izanen dutela Europako segurtasuna, eta horretarako Ukrainari laguntzen jarraituko dutela, gerrak hondatuta dagoen honetan, eta azpimarratuko dutela EBren garrantzi geopolitikoa, gero eta ziurgabetasun handiagoko mundu batean. Baina horrekin batera azpimarratu zuen “segurtasuna eraikitzen dugunean, gure herritarrengandik hurbil dauden beste hainbat alderdi ere aintzat hartu behar ditugula” eta EBk lankidetza eraginkorragoa behar duela krimen antolatuaren aurka, eta migrazio politika komun eta koherente baten alde.

Irakurri gehiago