Aurreko Energia Guztia I ekimenak 28 udal bildu zituen, eta 2,5 milioi euroko dirulaguntza jaso zuen Next Generation funtsetatik
Iragan urtarrilaren 16an egindako ekitaldian, Ganbera buruak azpimarratu zuen dirulaguntzak adierazten duela Europak babesten duela instituzio horrek planteatutako energia komunitatearen eredua, alegia, toki entitate anitz biltzea, lehenik, eta ondoren herri eta hiri horietako biztanleak gonbidatzea ekimenarekin bat egitera.