Atzo egindako ekitaldi batean, Batzordeak abian jarri du Irudi Onkologikoak Eskuratzeko Ekimen Europarra laguntza eskaintzeko osasun laguntzaren hornitzaileei, ikerketa institutuei eta berritzaileei, ahal den hobekien erabil ditzaten datuetan oinarritutako konponbide berritzaileak, minbizia tratatu eta zaintzeko.

Ekimen hori enblematikoa da Minbiziaren aurkako Borrokarako Plan Europarraren esparruan, eta lagungarria izanen da EB osoan irudi onkologikoak eskuratzeko baliabideak eta datu-baseak konektatuko dituen azpegitura digitala sortzeko, arau etiko zorrotzen eta datu pertsonalen babesaren gaineko konfiantza eta segurtasunarekiko errespetutik. Konektatuko ditu, halaber, EBren eta estatuen ekimenak, ospitale sareak eta ikerketa errepositorioak, irudiak eskuratzeko datuekin eta egokiak diren bestelako osasun datuekin.

Irakurri gehiago