Europako Batzordeak, EBko estatu kideek eta beste hogeita sei herrialde kidek abian jarri dute «Merkataritza Ministroen Koalizioa Klimari buruz»; ministerio mailako munduko lehenengo foroa da, merkataritza, klima eta garapen jasangarriarekin lotutako gaiak aztertzeko eratu dena. Koalizioak mundu mailako ekintza sustatuko du, klima aldaketari tokiko nahiz mundu mailako ekimenetatik aurre egiten lagunduko duten politika komertzialak eragiteko.

Koalizioaren helburua da bi komunitateen arteko asoziazioak eratzea, zehazteko ea politika komertzialak nola laguntzen ahal duen klima aldaketari aurre egiteko lanean. Horretarako, klima aldaketa mugatzen eta hartara egokitzen lagunduko duten merkataritza, inbertsio, zerbitzu eta teknologiak sustatuko ditu.

Irakurri gehiago