Europako Batzordeak iragarri du indarra hartu dutela hainbat neurri biltzen dituzten bi zuzentarauk; helburua da Europako Batasun osoan zibersegurtasun (NIS 2) eta entitate kritikoen erresilientzia (CER) maila altua lortzea

Indarra hartu duten zuzentarau europarrek Europako Batasunak online eta offline mehatxuen aurrean duen erresilientzia indartuko dute. Zentzu horretan, Europako Kontseiluak Gomendio bat onartu du EB mailako koordinazio ikuspegi bati buruz, azpiegitura kritikoen erresilientzia indartzeko; haren bidez, estatu kideak gonbidatzen ditu araudi berrien transposiziorako behar diren prestaketa lanak bizkortzera.

Irakurri gehiago