Europako Batzordeak gaur abiarazi du kontsulta publikoa, Europako Batasuneko elektrizitatearen merkatuaren konfigurazioaren erreformari buruz; helburua da kontsumitzaileak hobeki babestea prezioen gehiegizko aldakortasunaren aurrean, iturri garbietatik etorritako energia segurua eskuratzeko bidea erraztea, eta merkatuaren erresilientzia handitzea.
Oraingo sistemak urte luzez eskaini du merkatu eraginkor eta ongi integratu bat, EBri aukera eman diona energiaren merkatu bakarraren onurak aprobetxatzeko, horniduraren segurtasuna bermatu duena, eta deskarbonizazio prozesua sustatu duena. Hala ere, zenbait hutsune ere erakutsi ditu sistema horrek. Elektrizitatearen prezio altu eta aldakorren krisian gaudelarik, zama ekonomikoa azken kontsumitzaileen lepora joan da. Beraz, beharrezkoa da erreforma bat, etxeak eta enpresak babesteko energiaren prezio altuen aurrean, erresilientzia handitzeko, eta Europako Itun Berdean eta REPowerEU Planean ezarritako trantsizioa bizkortzeko.