Hezkuntzaren Nazioarteko Eguna ospatzen da gaur, urtarrilak 24, eta horren karietara, Europako Batzordeak eta goi ordezkari eta lehendakariorde Josep Borrellek honako adierazpen hau plazaratu dute
“Hezkuntza jaso ahal izatea funtsezko eskubidea da. Ezinbestekoa da haurren eta gazteen garapen pertsonal, sozial eta profesionalerako, prestatzen dituelako biziraun, aurrera egin eta eguneroko bizitzaren zailtasunak gainditzeko. Behar-beharrezkoa da bakea eta demokrazia, kohesio sozioekonomikoa eta genero berdintasuna, eta orobat, gizarte ekologikoagoak, bidezkoagoak eta jasangarriagoak iristeko.
Gure mugen barnean nahiz kanpoan, Europako Batasunak konpromiso sendoa du Garapen Jasangarrirako Helburuen 4. Helburua (4. GJH) lortzeko aurrepausuak bizkortzeko, kalitateko hezkuntzaren alde. Kalitatean inbertitzea da gu guztion etorkizunerako inbertsiorik adimentsuena eta ahaltsuena…”