Egoitza nagusia CIEMAT-ek Almerian duen Eguzki Plataforman kokatuko da
EU-SOLARIS zientzialari europarren komunitatearen arteko lankidetza zabal eta bizkorretik sortu da, izan ere, aspaldi ari da lanean kontzentrazioko eguzki teknologiako instalazioekin, haien beharrei erantzuna eman eta I+G jarduerak eta haien aplikazioak integratu nahian.
EU-SOLARIS azpiegiturak erreferentzia nagusia izan nahi du Europan, kontzentrazioko eguzki energiaren eta eguzki energia termikoaren garapen teknologikoan, eta orobat haien aplikazioen garapenean, besteak beste, ekoizpen elektrikoa, eguzki kimika, termokimika (barne dela hidrogeno berdearen ekoizpena), material berrien garapena, ura gesaltzea, energia biltzea eta beroa, prozesu industrialetarako.