Davosko Munduko Foro Ekonomian egindako hitzaldian, Europar Batasuneko buru Ursula von der Leyenek iragarri zuen hainbat kontraneurri prestatzen ari direla: Net Zero Industriaren lege berri bat, haren bidez “teknologia garbiak ekoizteko zentro berrientzako baimenak ematea errazteko eta bizkortzeko”

Argi utzi zuen, orobat, finantzaketa tresna erkidea behar dela: “Merkatu bakarra zatikatzea eragozteko eta teknologia garbirako trantsizioa sustatzeko Batasun osoan, Europar Batasunaren finantzaketa handitu behar dugu. Epe ertainera, Subiranotasun Funts Europar bat prestatuko dugu, gure aurrekontuaren bitarteko berrikuspenaren zati gisa, urte honen bukaeran”.

Hitzaldia