Inbertsioen Europako Bankuak (IEB) abian jarri ditu hirientzako eskumen bat eta baliabide espezifiko bat: Circular City Centre (C3). Europako Batzordearen laguntzaz ezarri da, European Investment Advisory Hub delakoaren bitartez, hirietan ekintza zirkularra sustatzeko, hor barne dela gai horrekin lotutako proiektuentzako aholkularitza eta finantzaketa erraztea.
Ekimen hori 2021eko urrian abiatu eta une honetan fase pilotuan dago, eta helburua du Europar Batasuneko hiriei laguntzea ekonomia zirkularrerantz egin beharreko trantsizioan. Baliabide oso egokia da hirientzat, une honetan bizi dituzten arazo linealei heltzeko eta aurrera egiteko beste hiri eredu baterantz, berritzailea, erresilientea, garbia, bizitzeko egokia eta erakargarria, bai herritarrentzat, bai eta enpresentzat ere.