Irailera bitartean luzatuko diren lanek 4,4 milioi euroko inbertsioa izango dute, zati batean Europako funtsekin finantzatuta
Osasun Departamentuak hasi ditu Ubarmin klinika zaharraren (gaur egun Nafarroako Unibertsitate Ospitalearen egituran dago) beheko solairuko estalki bereizgarria osatzen duten ia 1.500 kupulak berritzeko lanak. Jarduketa honen helburua eraikinaren eraginkortasun energetikoa hobetzea da, bai eta barruko erosotasuna ere, bai termikoa bai argi-konforta, egungo estalkiaren akatsak konponduz, ahal den neurrian eraikuntzaren izaera eta balio arkitektonikoa errespetatuz.