Nekazaritza Politika Erkidea (NPE) (urtarrilaren 1ean indarrean sartu dena), Espainiak 2023ko bigarren seihilekoan Europar Batasunaren burutza hartzea eta katearen legearen funtzionamenduari jarraipena egitea. Horiexek dira Nekazaritza, Arrantza eta Elikadurarako Ministerioaren 2023ko lehentasunak.

Luis Planas Nekazaritza, Arrantza eta Elikadurarako ministroa ministerioaren zuzendaritza batzordearen bileraren buru izan da. Bilera horretan aztertu dira ministerioaren ekitaldi honetarako jarduketa-ildo nagusiak. Aurten azpimarratzekoa da Nekazaritza Politika Erkide (NPE) berria jarriko dela indarrean. Politika horrek azken 40 urtean izan duen erreformarik sakonena da. Berritasunak, hauexek: ekoerregimenak, eta hurrengo hamarraldiko erronketara bideratutako politika egitea. Erronkak, hauexek: digitalizazioa, belaunaldien aldaketa eta nekazaritzan emakumearen rola sendotzea.

Gehiago irakurri