Dinis Rodrigues EIBko ordezkaria eta Aierdi lehendakariordeak EBk Nafarroako hiri-berroneratze estrategian duen inplikazioa handitzea aztertzen ari dira, eta otsailean Antsoainen lehen 87 etxebizitzetan hasiko diren obren auzoa bisitatu dute
Europako Inbertsio Bankuak (EIB) – EBko finantza-erakunde publikoak – babesa indartuko die Nafarroako Gobernuak Foru Komunitateko lurralde osoan hedatuta dituen auzo-erkidegoei laguntza teknikoa emateko zortzi tokiko taldeei, Nasuvinsa sozietate publikoaren bulegoen bidez, bizitegi-eraikinen birgaitze energetikoko proiektuak sustatzeko eta dinamizatzeko.