Ana Bretaña zuzendari nagusiak zalantzak argitu ditu eraikinen inguratzaile termikoen deialdietan eta landa-eremuko proiektuetan egindako aldaketen inguruan, Biziberri planaren barruan, izapideak bizkortu eta diru-laguntzen zenbatekoak handitzearren

Nafarroako Gobernuko Etxebizitza Zuzendaritza Nagusiak ehun bat profesional deitu eta bildu ditu gaur Iruñeko Civican eraikineko ekitaldi-aretoan, eraikinen birgaitzea eta auzoen berroneratzea sustatzeko funtsezko funtzioa betetzeagatik; hala nola, arkitektoak, finken administraziokoak edo auzo-komunitateen zerbitzura dauden teknikariak. Besteak beste, deialdiak eta irizpideak azaldu nahi izan dizkie edo aholkularitza eskaini auzoen mobilizazioek, proiektuen aurkezpenek edo Foru Exekutiboak Biziberri Planaren bidez ematen dituen diru-laguntzen izapideek inplikatzen duten prozesu osoari buruz, Europako Next Generation programatik datozen funtsekin indartuta.

Gehiago irakurri