Europassek inkesta bat egin die aplikazioaren erabiltzaileei, Europako Batzordea Europassi buruz egiten ari den ebaluazioa dela-eta.

Inkestak bi helburu ditu: batetik, zure ahotsa entzutea; eta, bestetik, Batzordeari laguntzea Europassen erabileraren eta erabiltzaileei ematen dien laguntzaren gainean informazio gehiago biltzen.

“Partekatu hemen Europassen gainean dituzun iritziak eta esperientziak”.

Minutu batzuk baizik ez dituzu beharko galde-sorta betetzeko, eta zure iruzkinak lagungarriak izanen dira Europass zerbitzuak herritar guztientzat hobetzen jarraitzeko.

Nork har dezake parte?

Europass sistemako erabiltzaile guztiek, baina erabiltzaile ez direnek ere beren ekarpena egin dezakete inkestan.

Nola parte hartu daiteke?

Erraz-erraza da: hartu minutu batzuk esteka honetan dagoen lineako galde-sortari erantzuteko.

Inkesta 2023ko urtarrilaren 16an itxiko da.