Thierry Breton Barne Merkatuko komisario europarra Madrilen egon da, Sánchez presidentearekin eta gobernuko gainerako kideekin eztabaidatzeko zein diren EBren egungo lehentasunak eta EBko Kontseiluaren Espainiaren hurrengo presidentetzarenak.

 

Bisita horren helburuetako bat izan da Espainiaren 2023ko bigarren seihilekoko presidentetza jorratzea, aldi horretan legegintza-proposamen asko iritsiko baitira negoziazio-prozesuaren amaierara; adibidez –eta betiere Suediaren presidentetzan amaitu ez badira–, Datuen Legea, Komunikabideen Askatasunari buruzko Europako Legea, Zibererresilientzia Legea, Merkatu Bakarreko Larrialdi Tresna, adimen artifizialaren araudia, identitate digitala edo funtsezko lehengaiei buruzko hurrengo proposamena.