Eskualdeen Europako Batzordean ikus daiteke Atlantikoko Harresiaren eta Pirinioetako Gotorlekuaren inguruko lana

Nafarroako Gobernuak Bruselara eraman du Nafarroako  Memoriaren Institutuak antolatutako “Hormigoizko Mugak” erakusketa. Lana urtarrilaren 31ra arte egongo da ikusgai, Eskualdeen Europako Batzordearen egoitzan. Erakusketak Atlantikoko Harresitik eta Pirinioetako Gotorlekutik bidaia bat proposatzen du. Herritarrekiko Harremanetarako kontseilari Ana Ollok inaugurazioan gogorarazi duenez, “bi defentsa-azpiegitura horiek, Hitlerren eta Francoren erregimen totalitarioek sustatu zituzten, Europako prozesu demokratikoak ito nahi zituzten erregimen faxistak blindatzeko”.

Gehiago irakurri