2023ko lehen seihilekoan, Suediak beteko du EBko Kontseiluaren presidentetza. Suediak lau lehentasun ezarri ditu Kontseiluaren bere hirugarren presidentetzaren lanetarako: segurtasuna, lehiakortasuna, trantsizio ekologikoa eta energetikoa, eta balio demokratikoak eta zuzenbide estatua.
Alde horretatik, Suediako presidentetzak lehenetsiko du Ukrainari laguntza ekonomikoa eta militarra ematen jarraitzea, eta babestuko du Ukraina EBn sartzea. Gainera, Europaren lehiakortasuna bere agenda politikoaren lehentasunen artean ezartzen saiatuko da, eta ahaleginak egiten jarraituko du energiaren prezio garesti eta aldakorrei aurre egiteko. Aldi berean, energiaren merkatuaren epe luzerako erreformari ekinen dio. Amaitzeko, zuzenbide estatuaren printzipioa eta oinarrizko eskubideak errespetatzea funtsezko elementua da Suediako presidentetzarako, eta, Kontseiluaren presidentetza guztietarako ere bai.