Aurten, EBk bere merkatu bakarraren 30. urteurrena ospatuko du, zeina Europaren integrazioaren lorpen handienetako bat eta haren motor nagusietako bat baita. Europako merkatu bakarra 1993ko urtarrilaren 1ean sortu zen, eta ondasunen, zerbitzuen, pertsonen eta kapitalen zirkulazio askea ahalbidetzen du EBn, herritarren bizitza errazteko eta enpresei aukera berriak eskaintzeko.
Asmoa denez merkatu bakarra EBko herritar guztiei mesede egiten dien ondasun komuna izaten jarraitzen duela bermatzea, Batzordeak etengabe lan egiten du merkatu hori esparru berrietan garatzeko, eta indarreko arauek benetan funtzionatzen dutela zaintzen du. Horretarako, Batzordeak lankidetza estuan dihardu estatu kideetako agintaritza publikoekin, denek partekatzen baitute merkatu bakarraren arauak behar bezala betetzeko erantzukizuna.