2023ko urtarrilaren 1etik, Kroaziak euroa hartu du moneta gisa, eta erabat sartu da Schengengo esparruan. Une garrantzitsua da, beraz, Kroaziaren historian, eurogunean, Schengengo esparruan eta EB osoan. Aurretik, Kroaziak prestaketa lan itzela eta ahalegin handiak egin ditu beharrezko baldintza guztiak betetzeko.

Batzordeak babes osoa eman dio Kroaziari, euroguneko eta Schengengo esparruko kide egiteko prozesuan. Kroaziarekin batera, EBko 20 estatu kidek eta 347 milioi herritarrek moneta komuna partekatuko dute. Schengeni dagokionez, zortzigarren gehikuntza da, eta lehenengoa 11 urtean.

Gehiago irakurri