2022. urtea urte zaila izan da, Errusiako Ukraina inbaditzeak edo krisi energetikoak markatuta. Baina Europan lorpenak ere izan dira, Europar Batasunaren historian aurrerapen gehiago iragartzen dituen 2023rako bidea markatzen dutenak.

Europar Batasunaren 2022. urtea laburbilduko dugu, urteko norabidea markatu duten 10 mugarri nagusitan. Baina askoz gehiago daude, zeintzuk gehituko zenituzke?

  1. Kargagailu bakarra

Zenbat kargatzaile dituzu zure tiraderetan? 2024tik aurrera, bakarra beharko duzu, 2022an kargatzaile bakarraren araudi europar berria onartu zelako.

  1. Gazteriaren Europako Urtea

2022an ospatu dugu Gazteriaren Europako Urtea. Pandemiarekin luzaroan itxita egon zen gazte horri omenaldia egin genion. Beraz, herritarren partaidetzarako ekimen mordoa eratu genuen. 2023an, Gaitasunen Europako Urtea espero dugu

  1. Erasmus+ programak 35 urte bete zituen

2022 da  Erasmus+ programak 35 urte bete dituen urtea. Dagoeneko 12 milioi europar baino gehiago dira Europar Batasuneko beste herrialde batean mugikortasun-esperientzia bikaina izan dutenak, eta ospatzeko bi euroko txanpon berri bat daukagu.

  1. Errusiar inbasioa Ukrainian

Zoritxarrez, errusiar inbasioa bizi izan dugu Ukrainian, eta beharrezko laguntza guztia ematen diogu Ukrainari  gerra bidegabe eta basati horren aurrean.

  1. RepowerEU energia-plana

Gerrari erantzuteko, REPOWEREU energia-politika berria onetsi, energia berdea sustatzeko, energia aurrezteko eta gure hornidurak dibertsifikatzeko.

  1. Errekuntza-auto gehiago ez

Aurten, azkenean, errekuntza-motorraren bukaerako data jarri dugu 2035ean, eta jada ez da errekuntza-motorrekin egindako auto gehiago salduko.  Horrek, askoz emisio gutxiago izatea ahalbidetzeaz gain, hirietan ere eraginen du, askoz zarata txikiagokoak eta askoz osasuntsuagoak izanen baitira. Eta, jakina, erregai fosilekiko dugun mendekotasun energetikoa jaitsiko da.

  1. Beste hamar urte roaming gabe

2017an, Europar Batasunak roaming karguak ezabatu zituen. 2022an araudi hori beste 10 urtez luzatu dugu; beraz, Europar Batasuneko beste herrialde batzuetako telefono mugikorrak erabil ditzakegu, 2032. urtera arte, etxean bageunde bezala.

  1. Internet seguruagoa

Zerbitzu Digitalen Lege berria  ere indarrean sartu zen. Internet seguruagoa da erabiltzaileentzat. Adibidez, adingabeak askoz hobeki babesten dira. Era berean, erosterakoan, saltzailearen datuak askoz ere argiagoak izan beharko dira, eta kontsumitzailea gauza arraroetatik babesten da, esaterako, “patroi ilunetatik”, batzuetan jabetzen ez garen erosketa-erabakiak hartzera bultzatzen baigaituzte. Eta algoritmoei gardentasun handiagoa ematea ere eskatzen da.

  1. EBrako hautagai diren herrialde berriak

Ukrainak eta Moldaviak Europar Batasunerako hautagai diren herrialdeen estatusa jaso dute, Europako balioak defendatzen dituzten herrialdeentzako atea irekita mantendu nahi dugulako.

  1. Espainiak Suspertze eta Erresilientzia Mekanismoaren bigarren ordainketa jaso du

2022an Espainia lehen herrialdea izan da jasotzen Suspertze eta Erresilientzia Mekanismoaren bigarren tartea, Next Generation EU funtsen zati oso garrantzitsu bat baita. 12 mila milioi euro erabiliko dira koronabirusaren pandemiaren ondoren Espainiako ekonomia modernizatzeko.

Gehiago irakurri