Europako Batzordeak Nafarroako proposamenak onartu ditu, eta, horrela, 46 milioi euro jasoko ditu EGEF eta 21 milioi EGF Europako Gizarte Funtsaren esparruetan
Nafarroak 46,25 milioi euro jasoko ditu Eskualde Garapeneko Europako Funtsaren (EGEF) esparruan eta 21 milioi Europako Gizarte Funtsean (EGF+), 2021-2027 denboraldirako. Horrela jakinarazi du Europako Batzordeak, eta hilabete honetan onarpen ofizialak bidali dizkio Nafarroako Gobernuari, programak Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko Departamentuaren bidez kudeatzen baititu.
EGEFren kasuan, programak hautatu diren jarduketen % 40a finantzatzen du, beraz, laguntza hauek 110 milioi euro inguruko inbertsio totala suposatuko dute. Europako Gizarte Funtsen kasuan, kofinantzaketaren tasa halaber % 40koa da, lerroetako baten salbuespenarekin, Gizarte Ekintza Berritzaileak; horien % 95a finantzatzen baita, Nafarroan guztira 51,66 milioi euroko inbertsio bat lortuz.