Espainiak ia 869 milioi euro jasoko ditu Bidezko Trantsiziorako Funtsa (FTJ) delakotik, Bidezko Trantsizioko Programa eta Bidezko Trantsizioko Lurralde Plana onetsi ondoren. Finantzaketa horri esker, Espainiak urrats sendoak eginen ditu klimaren aldetik neutroa den ekonomiarako bidezko trantsizioan.
Espainia energia ekoizteko ikatza erabiltzeari uzten ari zaio, hasiera batez aurreikusitako data, hau da, 2030a, baino lehen. EBk bidezko trantsizio klimatikoa lortzen lagunduko du ikatz meategietako eta ikatz zentral elektrikoetako itxierek eragindako eskualdeetan. Eskualde horien artean Asturias dago, bereziki, eta autonomia erkidego horrek FTJk Espainiara bideratutako finantzaketaren ia heren bat jasoko du. Hona hemen FTJren finantzaketa jasoko duten beste eskualde batzuk: Coruña (Galizia), Teruel, (Aragoi), León eta Palentzia (Gaztela eta Leon), eta Almería, Cádiz eta Kordoba (Andaluzia), baita Alcúdia Mallorca) inguruko udalerri batzuk ere.