Zabalik dago oraindik laguntza horiek eskatzeko epea, eta dagoeneko 1.577.500 euro eman dira

Nafarroako Gobernuak 3,8 milioi euro gehiago jaso ditu Estatutik errepideko garraio-zerbitzuak ematen dituzten enpresa pribatuetako bidaiarien eta salgaien garraio-flotak berritzeko laguntzen deialdirako, bai eta garraio pribatu osagarria egiten duten enpresetarako ere. Kopuru hori Next Generation funtsetatik dator, eta Europako Berreskurapen, Eraldaketa eta Erresilientzia Planaren barruan kokatzen dira. Kopuru horri hasiera batean esleitutako 2,8 milioiak gehitu behar zaizkio, eta, ondorioz, Nafarroak 6,6 milioi euro ditu helburu horretarako. Orain arte, hiru ebazpen egin dira laguntza horiek emateko, 1.577.500 euroko exekuzioarekin.

Gehiago irakurri