Mugaren bi aldeetako hainbat toki-erakundek mugaz gaindiko lankidetza erraztuko duen egitura osatzeko lehen urratsak eman dituzte
Herritarrekiko Harremanetarako kontseilari Ana Ollok bertatik bertara ezagutu ahal izan ditu etorkizunean Lurralde Lankidetzarako Europako Elkarte (LLET) berri bat eratzeko abian jarritako prozesuaren xehetasunak, ekimena bultzatu duten hainbat toki-erakundetako ordezkariekin izan duen bileran: Unai Seminario eta Maite Errea, Eugiko Kontzejutik, eta Álvaro Fonseca, Zubiritik.