Ikerketa egin duen Caminando Fronteras GKEak Migrazio Politiketako eta Justiziako Departamentuaren dirulaguntza jaso du 2022an, Europako babesaren eta migrazioen eremuko ekintza humanitarioetarako
2018tik 2022ra bitarteko bost urteetan, 11.280 pertsonak baino gehiagok galdu zuten bizia edo leku ezezagunean geratu ziren Espainiara iristen edo Espainiako estatuaren mugak zeharkatzen saiatzean; batez beste, egunean sei pertsona hil ziren. Horietatik 1.272 emakumeak izan ziren eta 377 haurrak, Iruñan Caminando Fronteras erakundeak aurkeztutako txostenaren azken datuen arabera.