Batzordeak atzo argitaratu zuen EBko I+Gko industria inbertsioari buruzko adierazleen 2022ko taula. Bertan erakusten da Europako industriak berriro ekin diela ikerketako eta garapenerako inbertsioei, eta agertzen da % 8,9ko gehikuntza izan dela 2021ean, 2020an pandemiak eragindako -% 2,2ko murrizketaren aldean
EBk munduko liderra izaten jarraitzen du automobilaren sektoreko I+Gko inbertsioetan; izan ere, abian daude erabat ibilgailu elektrikoetaranzko eraldaketa eta digitalizazioa, bai ezarritako enpresetan, bai sortu berrienetan. Adierazleen taulak EBko sektoreen dibertsifikazio handia erakusten du, batez ere Estatu Batuekin alderatuta, non I+Gko inbertsioa gehiago pilatzen baita informazioaren eta komunikazioaren teknologietan (IKT).