Abenduaren 14an, Erasmus+ programaren 35. urteurrena ospatzeko azken ekitaldia egin zen Bruselan. 1987an sortu zenetik, Erasmus+ programak aukera eman die ia 13 milioi pertsonari, ikasteko, prestatzeko, lan egiteko eta atzerrian boluntariotza jarduerak egiteko. Datozen urteetan, Erasmus+ programak pertsona gehiagori emanen die ikasteko eta nazioz gaindiko proiektuetan parte hartzeko aukera.
Ekitaldian, zuzenean entzun genituen parte-hartzaileen esperientziak, geure iritziak partekatu genituen eta programaren historiari eta etorkizunari buruzko informazioa trukatu genuen. Erasmus+ programa sortu zuten pertsonek, onuradunek eta estatuan edo Europan programa horretan lan egiten duten gainerako langileek hainbat saio eta tailerretan hartuko dute parte, Erasmus+ programaren lehentasunei, jardunbide egokiei eta programaren historiari buruz, besteak beste. Ekitaldia amaitzeko, argazki erakusketa egin zen, DiscoverEU bidaia bonuaren onuradun izan ziren gazteek antolatua, bai eta ikuskizun artistiko bat ere.